• Esan Komunikazioa

Marketina 2021ean

Hasi berri dugun urte hontan, inoiz baino ziurgabetasun handiagoekin bizitzen jarraitu beharko dugu arlo askotan eta nola ez, negozioen munduan eta publizitate eta marketinean ere. Adituak, hala ere, bere pronoskitoak egiten jarraitzen dute eta badaezpada, guk irakurri egin ditugu. Horrela badirudi, zenbait puntutan ados jartzen direla:


- Esperientziaren garrantzia erosketaren prozesuan. Markaren indartzea ezinbestekoa izango da.

- CRM softwaren erabilera nagusitzen ari da. Marketinaren automatizazioak gero eta inportantzia gehiago du.

- Audientziari paper garrantzitsuagoa emango zaio eta interakzioa bilatuko da.

- Sare soazialetan erosketa prozesu osoa egin ahal izango da eta ez dira laguntzaile bakarrik izango.

- Whatsappak aldaketak egin ditu urte bukaeran eta negozioen munduan presentzia gehiago izan nahi du, bai bezeroaren arretan, bai erosketa prozesuetan.

- Elkarrizketako marketinak ere gogor joko omen du. hau da, berehalako atentzio hurbila eta pertsonalizatua bezeroei, zuzeneko chat-a edo whatsappa bitartez.

- eSports-en hazkundea. Ibai Llanosen arrakasta Gabon Zaharretan, horren eredu.

- Markaren baloreak ikur bezala. Langileak eta hornitzaileak bat egin beharko dute enpresaren baloreekin.

- Hirugarrenen cookieen jeitsiera. Googlek Chrome nabigatzailean hirugarrenen cookien erabilera desagertuko du eta ondorioz, pribatasuna hobetu teorian.

- Telelanaren handiagotzea sektore guztietan, ahal bada behintzat. Horrek ekarriko du konpetentzia gehiago cloud zerbitzuen hornitzaileen artean

#marketina #Markaren indartzea #CRM #esports #telelana







#2021tendentziak


12 vistas0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo

El CRM y el Marketing

El CRM (ó Customer relationship management) puede tener varios significados pero básicamente se trata de un software de gestión basado en la relación con los clientes , esto es, un programa que almace