• Esan Komunikazioa

Zorionak eta Urte Berri On!!!

Actualizado: 28 de dic de 2020

Lehengoan irakurri nuen "Zergatik" izan zela Googleko bilatzailean gehien jarri zen hitza. "Zergatik pandemia? zergatik hil da pertsona hau?"...e.a. kuriosoa iruditu zitzaidan. Covid-19ak sortu dituen beldurrak eta ezinegonak kristonak izan dira. Jende piloa joan da sikologoetara eta sikiatretara. Badirudi Gabonetako parentesi hau igaro eta dena antzerako jarraituko duela ez bada txarro , osasun aldetik eta ekonomikoki, segun eta nola portatzen garen egun hauetan.

Perspektiba honekin ez dago zaintzea baino hitz hobeagorik. Etorriko dira lehengo errealitateak eta disfruteak, orain hau tokatzen zaigu. "Zergatik" jakitea garrantzitsua izango da batzuetan baina orain, ez da hori tokatzen . "Gerla"moduko hau tokau zaigu eta moldatzea baino ez dago. Makina jendek esan diezaguke egunero jatea edo jaztea inportantzia gehiago duela edo hil bukaeraino dirua iristea, edo nire familiakoa ondo jartzea,e.a.

Beraz, begiratu dezagun ingurura eta disfrutau berataz. dena pasatuko da eta. Agian gero,"Zergatik" galdera horri erantzun batzuk aurkituko dizkiogu. Orain daukaguna heldu eta ondo pasatu ZAINDUZ. Deskantsatu eta gero etorriko dira ideia eta proiektu berriak. Zorionak eta Urte Berri On!!!

6 vistas0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo

El CRM y el Marketing

El CRM (ó Customer relationship management) puede tener varios significados pero básicamente se trata de un software de gestión basado en la relación con los clientes , esto es, un programa que almace